Hizkuntzak
Fragmentos La Víspera
La Víspera konpainiaren antzerki fisiko, maskarada eta txotxongiloen ikuskizuna da Fragmentos. Granadan sortutako zirku garaikide, dantza eta keinu-antzerkiko konpainia nabarmenaren ikuskizunak, Andaluziako eta Frantziako nazioarteko zirkuituetan eta jaialdietan aurkeztu dira.
Emakume gorputz bat dago jokoan, etengabe harritu, deformatu eta ugaltzen dena. Eszena handiago baten erdian, makila txinatar bat, bizkarrezur bat lez dena sostengatzen duena, gizatasunaren ertzean dagoen izaki bat eusten eta amiltzen, bere mugen eta infinituaren artean. Aurpegi ezkutuak bata bestearen azpian, sortu eta desegin, maitatu eta gorrotatzen diren mila izakerak. Eszenan bakoitzak antzeman ditzakeen ni-aren zatiak. Bizitzea, etengabeko aldaketa prozesu batean murgiltzea da, non geure burua behatzen, suntsitzen eta berrasmatzen dugun.
Fragmentos txotxongilo-protesiak, maskarak, zirkua, bideoa eta thriller psikologiko gisa argiztatzen dituen sorkuntza eszenikoa da. 2024an Europako circusnext programarako hautatu zuten. Plataforma honek sortzen ari diren zirkuko artistak identifikatzen eta babesten ditu, Europa osoan zehar banatutako 25 gune elkartuko sare baten bidez.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Elkarrekin berriz Kepa Errasti, Kimetz Etxabe, Maite Larburu
Aurresalmenta
ots 11 - ots 12
Antzerkia
