Hizkuntzak
Physis versus Nomos Musikagela kontzertua

Beñat Antxustegi Goikoetxea donostiarraren proiektu pertsonala da Physis versus Nomos.
2020an Arraro nioenean laugarren lana argitaratu zuen, Berako Atala estudioan zuzenean grabatua, Iñigo Irazokiren zuzendaritzapean eta Unai Pelax (baxua), Eneko Sierra (saxoa) eta Xalba Ramirez (bateria) lagun zituela.
Bere aurreko lanak Saudade é fatal (2016), Ezin (2013) eta Zaratada eta ferekaren artean (2011) dira.