Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Nosferatu

2027 martxoak 24 • 19:00

Tabakalera

4,50 €

Hizkuntza: arabiera
Azpitituluak: gaztelania
120 minutu

Making of

Nosferatu 2027 programazioko Zinema arabiar garaikidea zikloaren barruan, Nouri Bouzidek zuzendutako Making of (2006) film tunisiarra proiektatuko da.

Bahtak breakdance dantzaria izan nahi du, baina diziplinak ez du ospe onik Tunisian. Europara ihes egiteko Bahtaren ahaleginak porrot egingo du Irakeko gerra piztean. Zapuztuta eta itxaropenik gabe, talde terrorista batekin harremanetan jarriko da. Errekrutatzen dutenean, Lofti Abdelli aktorearen irudia agertuko da Bahtaren pertsonaiaren atzean, eta zuzendariari (Nouri Bouzidi berari) aurpegiratuko dio manipulatu izana: berak dantzari baten papera egin behar zuen, ez terrorista batena. Eszenategia agerian geratuko da plato baten moduan, eta trama film baten gisa: fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak lausotu egingo dira.

  • Tunisia
  • Zuzendaritza: Nouri Bouzid
  • Ekoizpena: Abdelaziz Ben Mlouka / Nouveau Regard Films, CTV Services, Albares Production, Filmgalerie 451
  • Gidoia: Nouri Bouzid
  • Argazkia: Michel Baudour
  • Musika: Najib Cherradi
  • Muntaketa: Karim Hammouda
  • Aktoreak: Lotfi Abdelli, Afef Ben Mahmoud, Fatima Ben Saïdane, Foued Litayem, Helmi Dridi, Taoufik El Bahri

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...