Hizkuntzak
A Perfect Day 2005
Nosferatu 2027 programazioko Zinema arabiar garaikidea zikloak Joana Hadjithomasek eta Khalil Joreigek zuzendutako A Perfect Day (2005) film libanoarraren proiekzioarekin jarraituko du.
24 ordu egungo Beiruten. Argitu gabeko desagertze bat. Amodio iheskor bat. “Egun perfektua” galdu ditugunekin berriz elkartzeko. Auto-ilara batean harrapatuta dagoenean, Malekek maite duen emakumea, Zeina ederra, ikusiko du une labur batez. Telefono mugikorrean testu-mezuak idazten dituen bitartean, berarekin harremanetan jartzen saiatuko da etsipenez, baina hark ez du gehiago ikusi nahi. Zeina Beiruteko trafikoaren zurrunbiloan desagertuko da egun-argiz.
- Libano-Frantzia-Alemania
- Zuzendaritza: Joana Hadjithomas, Khalil Joreige
- Ekoizpena: Édouard Mauriat, Anne-Cécile Berthomeau, Georges Schoucair, Thanassis Karathanos / Mille et une Productions, Abbout Productions, Twenty Twenty Vision
- Gidoia: Joana Hadjithomas, Khalil Joreige
- Argazkia: Jeanne Lapoirie
- Musika: Scrambled Eggs, Soap Kills
- Muntaketa: Tina Baz Le Gal
- Aktoreak: Ziad Saad, Julia Kassar, Alexandra Kahwagi, Rabih Mroué, Carole Schoucair
Antolatzailea
Laguntzailea
