Hizkuntzak
Les Yeux secs 2003
2027 martxoak 10 • 19:00
4,50 €
Hizkuntza: arabiera, berberera
Azpitituluak: gaztelania
116 minutu
Nosferatu 2027 programazioko Zinema arabiar garaikidea zikloak Narjiss Nejjarrek zuzendutako Les Yeux secs (2003) film marokoararen proiekzioarekin jarraituko du.
Emakume bat espetxetik atera da, hogeita bost urte bertan eman ondoren. Kanpoan, Fadhekin, autobus-gidari gazte batekin, egingo du topo, eta hark bere herrira eramango duela proposatuko dio. Andreak baietz esango dio, baina bere semea dela esan beharko duela ohartaraziko dio, herri horretan emakumeak bakarrik bizi baitira. Beren gorputza eskaintzen duten emakumeen herri bat da, eta ordaintzen duten gizonak bakarrik sar daitezke bertan. Herrian, andre zaharra abandonatu zuen Hala alabarekin, bertako buruzagi errebelde eta zakarrarekin, elkartuko da berriz.
- Maroko-Frantzia
- Zuzendaritza: Narjiss Nejjar
- Ekoizpena: Narjiss Nejjar / Terre Sud Films
- Gidoia: Narjiss Nejjar
- Argazkia: Denis Gravouil
- Musika: Guy-Roger Duvert
- Muntaketa: Emmanuelle Pencalet
- Aktoreak: Siham Assif, Khalid Benchegra, Fatima Herandi Raouya, Rafika Belhaz
Antolatzailea
Laguntzailea
