Hizkuntzak
Julieta ETA Romeo Orgasmo – Oiartzungo Gazte Sortzaileak
Hau ez da ezagutzen dugun XVI. mendeko William Shakespeareren Romeo eta Julieta antzezlana, 1985. urtearen bueltan Euskal Herrian kokatzen den Romeo eta Julietaren istorioa baizik. Zer gertatu zen gure herrian hamarkada hartan? Zer iritsi zaigu gazteoi urte latz haiei buruz? Euskal gatazka politikoa indarrean egon zen garaia islatu nahi da antzezlan honetan. Hala, komedia ganberro honetan muturreko ideologiek talka egiten dute pentsamolde desberdineko familietako bi kide elkarren artean maitemintzen direnean.
Egilea eta zuzendaritza: Luix Mitxelena. Antzezleak: Leire Agudo, Udane Alberdi, Julen Castillo, Malen Elizasu, Beñat Felipe, Maider Iparragirre, Auritz Jauregi, Koldo Mitxelena, Julen Perez, Olaia Sorondo, Izaro Zapirain. Zuzendari laguntzailea: Maddi Zamalloa. Eszenografia: Leire Mendizabal, Joana Mendizabal. Jantziak: Haizea Docherty. Soinu espazioa: Izaro Txapartegi. Kartelaren diseinua. Leire Galdos. Ile-apainketa: Udane Alberdi.
Informazio gehiago: XXXVI. Gazteen Antzerki Topaketa
Antolatzailea
Laguntzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Asesinato en el Orient Express (Agatha Christie) Juanjo Artero, Daniel González, Helena Font
abu 19 - abu 23
Antzerkia
