Hizkuntzak
Prohibido echarle cacahuetes al mono Salva Reina
Salva Reinak Prohibido echarle cacahuetes al mono ikuskizuna dakar, eta, bertan, haren alter egoa, Chuki, oholtzara igoko da, zer gerta ere. Gaurkotasuneko gaiak eta muturrera eramandako eguneroko egoerak lantzen ditu, publikoarekin inprobisatzen du eta ahal duena egiten du. Erdizka ganberroa eta erdizka samurra den ikuskizuna, stand up comedy formulan oinarritua... Kontua da ez dakiela tutik ere ingelesez.
Karismagatik eta publikoarekin konektatzeko trebetasunagatik da ezaguna Salva Reina, eta bere komedia-estilo berezia dakarkigu, eguneroko bizipenak eta bizitzaren egoera absurdoak hizketagai hartuta. Umore hurbil eta autentiko horrekin eta istorio irrigarri horiekin, publikoa erabat liluratzen du.
Gomendatutako adina: + 16 urte
