Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza Estreinaldia Aurresalmenta

2027 urtarrilak 30 • 19:30

Gazteszena (Egia)

10 €

Hiru zaldi laukoan ikuskizuneko une bat

Hika Teatroa konpainiaren antzerki-dantza performatibo berria da Hiru zaldi laukoan.

Hemen argi gorria. Argi gorri bat nahi dut. Deitu Lozano. Gudu zelaia…lurra. Ekarri lur gehiago. Lur gorria nahi dut. Odola isuriko da. Eta hemen horma hau. Horma…horma. Gainontzean espazioa hutsik. Edo ez! Hor goitik, zintzilika, soka bat nahi dut. Soka potoloa. Batekin momentuz nahikoa. Eta horman loreak jarriko ditugu. Bai, berriz ere loreak, eta zer? Lorategi bat nahi dut. Deitu Ikerne. Azkar ulertuko dit. Eta mikrofono bat, oin biribilarekin. Eta zaldi bat…zergatik ez? Zaldi beltza. Egongo da norbait zaldi bat lortuko diguna. Diru kontua da. Zaldi bat laukoan. Edo hiru.

Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga. Zuzendari performatiboa: Miren Gaztañaga. Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola. Koreografía eta irudiaren dramaturgia: Led Silhouette. Kanpo begirada: Elirale - Pantxika Telleria, Hodei Arrastoa. Sorkuntza prozesuan egileak: Agurtzane Intxaurraga, Virginia Woolf, Sarah Kane, Angelica Lidell, Arantxa Iturbe, Uxue Alberdi. Sorkuntza prozesuan erreferenteak: Catalina de Erauso, Lourdes Iriondo, Pina Bausch, Angelica Lidell, Virginia Woolf, Virginie Despentes. Interpreteak: Agurtzane Intxaurraga eta gonbidatutako emakumea bat. Soinu espazioa: Garazi Navas, Jon López (Led Silhouette). Eszena espazioa: Ikerne Gimenez, Agurtzane Intxaurraga. Jantzitegia: Ikerne Giménez. Grabazio estudioa: Lera estudioa. Argazkiak: Renata L. Etanwoski. Komunikazioa: Kultur Atelier, Marina Perosanz. Grafika: Santos Bregaña. Sareak: Gorka Etxeandia. Koordinazio teknikoa: David Bernues. Teknika: Acrónica producciones. Ekoizpena: Hika Teatroa. Administrazioa: Asun Etxebarria. Banaketa: Hika Teatroa (Nagore Martínez).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...