Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza Aurresalmenta

2027 martxoak 25 • 19:30

Victoria Eugenia Antzokia

26 € / 20 / 12 €

60 minutu

 Sacresize ikuskizuneko irudia © Dominik Valvo

Igor Sravinskiren Udaberriaren kontsakrazioa oinarri harturik Alberto Velascok Sacresize lodientzako balleta taularatuko du. 

Velascok distira, enpatia eta samurtasun erradikala ikertzen ditu, erresistentzia-tresna gisa, indarkeria estetikoaren eta gorputz ez-normatiboetan umiliazioa, beldurra eta lotsa sortzen dituen lodifobia sistemikoaren aurkako erantzun gisa sortu zen Sacresize honetan.

Ikuskizunak erdigunean jartzen ditu normalean ikusezin bihurtu eta baztertuak diren gorputz lodiak, gorputz-aniztasuna erreibindikatzeko eta lodi erreferente positiboak sortzeko zineman, telebistan, antzerkian eta dantzan, narratiba berriak eta etorkizun adeitsuetarako aukerak eraiki ditzaten. Berezko mugimendua, pisuarekiko jolasa eta haragiaren esplorazio estetikoa baliatuta, obrak oinazea gainditzen du, eta mugimendu lodiaren ospakizun sublime eta herrikoia eskaintzen du, gozamen, edertasun eta askapenerako eremu berri bat sortuta.

Jatorrizko ideia, sorkuntza: Alberto Velasco. Interpreteak: Esperanza Guardado, Juanki Fernandez, Carlota Ferrer, Jack Gómez/ Daniel-Pituyoncé, Fiona Orioli, Lucia Palacios, Vicki Schwint, Alberto Velasco. Koreografia: Alberto Velasco interpreteekin elkarlanean. Errepikatzailea: Anna Climent. Musika I. zatia: Fernando Nequecaur & Pablo Díez Dolinski – Size. Musika II. zatia: Igor Stravinski - Udaberriaren sagaratzea. Bideo sorkuntza: Afioco Gnecco. Argiztapen diseinua: David Picazo. Jantziak: Sara Sánchez de la Morena. Ekoizpen diseinua, banaketa: Elena Martínez_ElenArtesescénicas. Zuzendaritza teknikoa: Raúl Escudero. Zuzendaritza laguntzailea: Carla R. Cabané. Qlab-aren diseinua: Manuel Tejera. Komunikazioa: DyP Comunicación. Kartelaren argazkia: Adrian Nucelaar. Eszenako argazkiak: Dominik Valvo. Diseinu grafikoa: Laura Velasco.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...

 

Orain ez dugu ekitaldirik erakusteko, agian beste une batean