Hizkuntzak
Alma bruta Lasala
Lasala konpainiaren Alma bruta piezan sei interprete emakumek bizitzako etapa guztiak zeharkatzen dituzte, maitasunak —norberarekikoa, harremanetakoa eta afektiboa— bizitza nola eusten duen erakutsiz. Obrak gizakiaren esperientziaren ahulezia eta indarra agerian uzten ditu, ez perfektuaren edertasuna eta bizitzako garai bakoitzean loturen intentsitatea. Maitasunaren esperientziak ikuslearen bizitza osoan zehar bere gorputzean piztu dituen, pizten dituen eta piztuko dituen emozio sorta osoa berriz bizitzera gonbidatzen du Alma brutak.
