Hizkuntzak
Gorputz disidentziatik gorputz kolektiborantz Polaroid lanketa
Agortuta
Oharra
Gonbidapenak urtarrilaren 22ko eguerdiko 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta kultur etxeetan (Loiolan izan ezik). 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
Gorputzen errebolta, gorputz disidentzia genero ikuspegitik erakusketaren sortzaileek, Nagore Legarreta eta Ramon Zabalegik, bisita gidatu bat egingo dute.
Parte-hartzaileek aukera izango dute erakusketan landutako gaiak, hala nola gorputza, plazera, disidentzia, generoa eta aniztasuna, aztertzeko eta hausnartzeko, bai obren bidez bai artistekin elkarrizketa zuzena izanik.
Parte-hartzaileek kutxatik aukeratutako esaldietako bat hartuko dute eta autorretratua egin beharko dute mugikorrekin, gorputzeko atal bat erretratatzeko. Ondoren, irudi hori Polaroid bihurtuko da eta esaldi bat gehituko zaio, sentsazio edo ideia bat adieraziz. Polaroid horiek paretean jarriko dira, gorputz kolektibo bat osatuz.
Adina: 14 urtetik gorakoei zuzenduta.
