Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

Gorputzen errebolta erakusketaren irudi zatia

Gorputzen errebolta, gorputz disidentzia genero ikuspegitik erakusketan Nagore Legarreta eta Ramon Zabalegik haien ibilbidean zehar gorputza, boterea, generoa, gorputzak, zauriak, zaurgarritasuna, indarra eta errebeldia bezalako ideia eta emozioen inguruan sortutako piezak elkar eraginean aurkezten dira, gizartean nagusitzen diren moldeak zalantzan jarriz, gorputz irudikapen anitzetatik. Alde formalari dagokionean, diziplina artistiko eta formatuen mugekin lan egiten dute, argazkilaritza, ilustrazio eta grabatutik, besteak beste; prozesua eta honek dakarzkien “akats” eta “inperfekzioetan” bilatuz adierazpenerako indarra.

Erakusketa Mugen Gainetik erakundeak genero aniztasunaren inguruan eta gizarteratu dituen ekimenen barruan kokatzen da. Gobernuz kanpoko erakunde honek pertsonak erdigunean jartzeko lan egiten du, bazterketarik eza, ahalduntzea eta genero-berdintasuna oinarri hartuta. 25 urte baino gehiagoko ibilbidea du giza eskubideen alde.

Jarduera osagarriak

Inaugurazioa: Soinu hizketa musika saioa Akonkagua eta J-3Ø3ren eskutik. Abenduak 30. 12:00etan.

Gorputz disidentziatik gorputz kolektiborantz: polaroid lanketa. Bisita gidatua. Urtarrilak 24. 12:00etan, euskara.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...