Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

30 € / 28 € / 26 €

120 minutu

Gorka Urbizu © Jokin Fernández

Oharra

EITBk Gorka Urbizuk Victoria Eugenia Antzokian azaroaren 15ean emandako kontzertua grabatu zuen eta Primeran plataformako lotura honetan ikus daiteke.

Gorka Urbizuk lau kontzertu eskaini zituen antzokian, eta modu horretan eman dio amaiera Tour Bat bira arrakastatsuari.

Lekunberriko musikariak mundu guztia harritu zuen ezustean Hasiera bat bakarkako lana kaleratuta (Only In Dreams, 2024). Disko honekin lau urteko isilunea apurtu eta harrera beroa jaso du hala entzulegoaren nola kritikaren partetik. Izan ere, Berri Txarrak-en agurreko kontzertu sonatu horietatik (Nafarroa Arena, 2019), fokuetatik aldenduta egon da egilea, bilaketa prozesu batean erabat murgilduta.

Prentsa musikalean urteko lanik onenen zerrendetan agertu da Hasiera bat eta, besteak beste, Musika Independentearen Sarietan (Premios MIN) Euskarazko Diskorik Onenaren Saria erdietsi eta Musika Bulegoa Saria ere jaso du.

Gorka Urbizu (ahotsa, gitarra), Amaia Miranda (gitarra, ahotsa), Fernando Neira (baxua), Karlos Arancegui (bateria), Felix Buff (bateria, ahotsa)

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...