Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta

2026 azaroak 7 • 16:00 - 22:00

Antzoki Zaharra

Hizkuntza: ele bitan

Feministaldiaren kartelaren irudi zati bat © Xerra estudioa

Oharra

Gonbidapenak urriaren 26tik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honetako fitxan azalduko den 'erreserbatu' botoiaren bidez), Victoria Eugeniako leihatilan (11:00-13:30 / 16:30-19:00) eta Antzoki Zaharreko leihatilan emanaldia dagoen egunetan (16:30-Emanaldia hasi bitarte). 3 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Feministaldia 2006tik urtero Donostian egiten den kultura eta pentsamendu feministaren jaialdia da. Aurtengo markoa etxea, etxebizitza izango da eta azaroaren 3tik 7ra hainbat ekitaldi izango dira Donostiako hainbat gunetan. Antzoki Zaharreko ekitaldian honakoa izango da egitaraua:

Adierazpena, Kaleko Afari Solidarioak
Ama de casa, Fernanda Laguna
Bertso-sorta, Maider Arregi
Bombificadas, María Barrier, Samantha Hudson + Madrilgo etxebizitza kolektiboak
Bronces patio, Patricia Esquivias
Duintasuna pasarelan, Territorio Doméstico
Eraikinak okupatzetik harago, etxe eta auzo biziak sortu. Teoriatik praktikara jauzi, Errekaleor
Etxeko langile egoiliarra komunitateruntz: duintasunez bizitzeko leku bat, etxebizitza komunitarioak, Emakume Migratu Feministak Sociosanitarias
Elkartuta, La Fundició
Etxebizitzaren auzia Donostian: Bizilagunekin, Saretxe, Stop Deshaucios Gipuzkoa
Por Los Signos, Eddi Circa

"Ukabil distiratsuak gora. Horrenbeste ukabil juntu dir-dir pila bat delako dira distiratsu. Ukabilek objetu txiki eta metalezkoak indarrez eusten dituzte, airean mugitzen diren giltza distiratsu. Klinklinklin giltza pila bat ukabiletan eta zaratak dio, ehtxetxe, yavaleya, ongi bizi nahi dugu, bizitzak erdigunean nahi ditugu. Yavaleya, seimilabosteun metro karratu batek Donostian. Klinklinklin bizitzen alde eta ez merkatuaren alde. Etxe bat edukitzearen alde, etxe horretan bizi ahal izatearen alde, gure auzoetan bizitzearen alde. Klinklinklin kaleetan, hirietan, plazetan gure giltza guztiek ireki dituzten borrokaren, zarata eta distira guztien alde. Feministaldia XXI #Eh! Txe-txe!".

Antolatzailea

Feministaldia

Laguntzailea

Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...