Hizkuntzak
Batuz trebatu Jardunaldi profesionala
Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak elkarrekin Liburutegien Eguna ospatuko dute. Aurten, Batuz trebatu lelopean, elkarlanaren eta saretzearen garrantzia azpimarratuko da. Horrenbestez, antolatutako jarduera eta saioen bidez, sareak eraikiz eta harremanetan sakonduz lor daitezkeen onurei buruz arituko dira, liburutegien arteko loturak ere sendotu daitezkeela sinetsita. Liburutegien eta liburuzainen arteko harremanak piztu edo sendotzeko estrategiak landu nahi dira.
Ekitaldi nagusia urriaren 27an izango da, Tabakalerako 1. aretoan. Saio profesionala izango denez, bertan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Lehenik eta behin, sektorean sare profesionalek izan beharko luketen balioa azpimarratuko du Ferran Burguillosek (Bartzelonako Liburutegi Sareko gerentea) bere hitzaldian. Ondoren, João de Sousa liburuzain adituaren gidaritzapean, sare horiek aktibatzeko tresnak sortzeko lantegiak egingo dira, hausnarketatik praktikara igaroz.
• 09:15 - 09:30 | Harrera
• 09:30 - 09:45 | Ongi-etorria eta dinamikaren aurkezpena
• 09:45 - 10:30 | Ferran Burguillosen hitzaldia
• 10:30 - 11:15 | Kafe-atsedena
• 11:15 - 13:00 | Lan-dinamika (João de Sousak lagunduta)
• 13:00 - 13:30 | Proiektuen aurkezpena
• 13:30 - 14:15 | Agurra eta topa
Jarduera osagarriak:
Urriak 20, 19:00. Incensurable. Luna Miguelekin solasean. Liburutegi Nagusia, San Jeronimo kaleko aretoa.
Urriak 24, 12:00. Sergio Muñoz, Musika liburuen artean. Liburutegi Nagusia, Alderdieder.
Urriak 24, 12:00. Michael Tag, Klarinetea. Okendo K.E.
Urriak 25, 19:00. La estrategia del caracol. Zine proiekzioa. Tabakalera.
Antolatzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
El arte de encontrarnos: deseo, intimidad y relaciones en la madurez Ainara Brusau
urriak 15
Pentsamendua eta gogoeta
-
La mochila. Vida de Muñagorri Ander Izagirre eta Alberto Muñagorrirekin solasean
urriak 15
Pentsamendua eta gogoeta
-
Y a mi, ¿de que me sirve realmente la inteligencia artificial? Nora Arrieta
urriak 20
Pentsamendua eta gogoeta
