Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Zientziaren Bide Berriak

2026 urriak 27 • 19:00

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: euskara

Aritz Leonardo Liceranzu

Zientziaren Bide Berriak programaren barruan, Aritz Leonardo Liceranzuren DIPCko ikertzailearen hitzaldia: Atomoetatik botiketara: adimen artifizala eta superkonputazioa bizitza ulertzeko. Ondoren, publikoak galderak egin eta gogoetak partekatzeko aukera izango du.

Diseinatu al dezakegu botika bat laborategira sartu aurretik? Posible al da proteina bat atomoz atomo nola mugitzen den behatzea, edo adimen artifizialaren bidez mutazio batek gaixotasun bat eragin dezakeen aurreikustea? Hitzaldi honetan azalduko dugu nola uztartzen diren fisika, biologia eta informatika biomedikuntzako arazo konplexuenetako batzuk aztertzeko.

Botiken in silico diseinuaz, proteinei aplikatutako adimen artifizialaz eta milioika kalkulu eta superordenagailu handiak behar dituzten dinamika molekularreko simulazioez hitz egingo du Aritz Leonardok. Halaber, erronka horietako batzuk konputazio klasikoa bere mugetara zergatik ari diren eramaten ikusiko dugu, eta etorkizunean zer ekarpen egin dezakeen konputazio kuantikoak.

Hori guztia bi proiektu errealen bidez azalduko du: KCNQ2 eta ARC proteinari buruzko ikerketa. ARC proteina harrigarri bat da, eta gaixotasun neurodegeneratiboen hedapena ulertzeko gako berriak ezkuta ditzake.

Antolatzailea

 DIPC (Donostia International Physics Center), Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...