Hizkuntzak
Fedora 1978
Billy Wilder Europara bidaiatu zen Fedora (1978) bere azkenaurreko filma zuzentzera, bere obrari eskainitako Nosferatu zikloaren barruan proiektatzen dena.
Fedorak, Kontinente Zaharrean erretiratutako Hollywoodeko izar handiak, bere bizitzari azkena ematen dio tren baten azpian bere burua botata. Hileta elizkizunean, Barry Detweiler ekoizleak duela bi aste Korfun berarekin izandako azken elkarraldia gogora ekartzen du. Han konbentzitu zuen aktore ospetsua zinemara itzultzeko, Anna Karénina gorpuzteko.
- Frantzia-AEF.
- Zuzendaritza: Billy Wilder.
- Ekoizpena: Billy Wilder / Geria Film, Baveria Atelier, Société Française de Production (SFP), Lorimar, CS Cinema Service International.
- Gidoia: I. A. L. Diamond eta Billy Wilder, Thomas Tyronen Crowned Heads liburuko ipuin batean oinarriturik.
- Argazkia: Gerry Fisher.
- Musika: Miklós Rózsa.
- Muntaketa: Fredric Steinkamp, Stefan Arnsten.
- Aktoreak: Marthe Keller, William Holden, Hildegart Knef, Jose Ferrer, Michael York, Henry Fonda.
Antolatzailea
Laguntzailea
