Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

Ayestaran anaien estudioa

Oharra

Areto zaharra

Ayestaran anaiei buruzko erakusketa. Hiru anaia dira: Iñaki (Txiki), Pedro (Popotxo) eta Jesus (Jesusín) Ayestaran. Musikan, marrazkigintzan eta pinturan etengabe jardun zutenak, eta etxe bat. Artegintzan, etxean aritzen ziren, eta etxerako. Artista moduan ez zuten bisitarik nahi izaten. Adiskide bezala bai, ordea.

Haien etxean, Gros auzoan, ernatu zen hainbat musika talde, hala nola Los Ágaros, pop donostiarraren aitzindaria, edo La Orquesta Mondragón, gure garaiko historia kulturalean mugarri bat izan zena.

Erakusketak Ayestaran anaien marrazkigintzari eta margogintzari begiratzen dio, omen egiten die kultur asmo askoren sorburu izan ziren etxe haiei, eta artea plazer eta premia hutsez egiten duten guztiei.

Komisarioak: Joxean Muñoz eta José Luis Lanzagorta.

Diseinu grafikoa: Estudio Lanzagorta.

Diseño exposición: Gorostidi-Sistiaga.

Jarduera osagarriak

Otsailaren 17an, inaugurazioa. 19:00etan.

Apirilaren 29an, hitzaldi-kontzertua: ¡Tengo una guitarra eléctrica! Los Ágaros: inicios del pop en la Donostia de los años 60. Parte-hartzaileak: Antonio Pro, Alejandro Pro eta Carlos Subijana. Moderatzailea: Ricardo Aldarondo. 19:00etan, gazteleraz. Gonbidapenak ordubete lehenago hasiko dira banatzen kultur etxean.

Maiatzaren 6an, mahai-ingurua: El desafío de La Orquesta Mondrágón en la Donostia de los años 70. Parte-hartzaileak: Javier Gurruchaga, Cheli Lanzagorta eta Gregorio Gálvez. Moderatzailea: Ricardo Aldarondo. 19:00etan, gazteleraz. Gonbidapenak ordubete lehenago hasiko dira banatzen kultur etxean.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...