Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2026 ekainak 29 • 7:35

Bihar, ekainak 30, aurkeztuko da jendaurrean Jesusen Bihotzaren Monumentua Urgull Mendian. Bedeinkapenaren 75. urteurrena (1950-2025) izeneko liburua.

Javier Sada Anguerak idatzita, lanak Urgull Mendiko Jesusen Bihotz Sakratuaren Monumentuaren eta Motako Kristo Santuaren Lagunen Elkarteak argitaratu du euskaraz eta gaztelaniaz eta Donostia Kulturaren babesa du. Ekitaldia Udal Liburutegi Nagusiko San Jeronimo kaleko aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan.

2025eko azaroan 75 urte bete ziren Urgull mendiko Jesusen Bihotz Sakratuaren monumentua bedeinkatu zenetik, 1950ean inauguratu baitzen. Javier Sada Anguera hiriko kronikariak monumentuaren historia aztertzen du, haren aurrekari historikoetatik hasi eta urteurrenaren ospakizun berrienetaraino. Horrez gain, eraikuntza-proiektuaren garapena, Urgull mendiko Gurutze-Bide tradizionala eta Motako gazteluko kaperak ere jorratzen ditu.

Informazio gehiago beheko loturetan:

Kontaktua Donostia Kultura (Komunikazioa)