Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2023 abenduak 12 • 11:15

Donostia Festakek izena emateko epea ireki du, zozketa bidez 21 haur Igeldotik jaitsi daitezen Ekialdeko Errege Magoekin batera funikularre-an.

Zozketan, hala nahi duten haur guztiek parte har dezakete, betiere 6-9 urte bitartekoak eta Donostian erroldatuak. Izena emateko epea abenduaren 17an bukatuko da, eguerdiko 13:00etan.

Zozketa arautzen duten Oinarriak eta parte hartzeko formularioa Donostia Kulturaren webguneko Errege Magoen Kabalgatako atalean eskuratu ahal izango dira.

Kontaktua Donostia / San Sebastián Festak