Hizkuntzak
'Ibaitik itsasoraino, beste begirada bat': Palestinari buruzko zikloa Intxaurrondon
O Prentsa-oharra
2025 azaroak 5 • 9:45
Azaroaren 11tik abenduaren 24a bitartean Intxaurrondo Kultur Etxean ikusgai izango den Federico Vespignaniren Short term, but Long Term erakusketaren inguruan hainbat jarduera antolatu da: hitzaldi bat (Mikel Aramendi) eta literatur solasaldia euskaraz. Bi ekitaldi hauek Plazara Goaz elkartearekin batera egin dira.
Horretaz gain, mahai-inguru bat egongo da, gaztelaniaz, Hithem Abdulhaleem palestinarra eta Liliana Córdova Kaczerginski judua elkartuko dituena.
Informazio gehiago ondorengo esteketan:
