Hizkuntzak
San Telmo Museoa: Bi astez luzatua 'Goya beltza. Motherwell beltza' erakusketa
O Prentsa-oharra
2026 irailak 21 • 11:00
Udako erakusketa nagusiak azken txanpan sartu dira San Telmo Museoan. Hala ere, bisitarien harrera ona tarteko, Goya beltza. Motherwell beltza erakusketa beste hamabostaldi batez bisitatzeko aukera izango da; urriaren 13ra arte, hain zuzen ere (urriaren 12an museoa itxita egongo da). Aitzitik, Modernitatea marraztu (1864-1968) erakusketa irailaren 27an bukatuko da.
Bi horiek izan dira uda sasoiko erakusketa handiak San Telmo Museoan. Goya beltza. Motherwell beltza erakusketak 39.000tik gora bisita jaso ditu inauguratu zenetik, eta 30.000 gora lagunek ikusi dute Modernitatea marraztu 1864-1968 udako hilabeteetan.
