Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2025 irailak 11 • 9:00

Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatu duten Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak udazkenean jarraipena izango du. Hiru saio egingo dira: irailaren 30ean, urriaren 21ean eta azaroaren 6an.

Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, hiru emakume zientzialari euskaldun ezagutzeko aukera izango da: Maialen Araolaza biomedikua, Aitana Lertxundi osasun-ikertzailea eta Eli Gallego nutrizionista. Elkarrizketak Ana Galarraga Aiestaranek egingo ditu.

Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.

Informazio gehiago ondorengo loturetan:

Kontaktua Kultur Ekintza