Hizkuntzak
Bilintxen Menda bertso hamabostaldia: apirilaren 19tik maiatzaren 2ra
O Prentsa-oharra
2024 martxoak 25 • 11:00
Bilintxen Menda bertso hamabostaldian 4 ekitaldi izango dira apirilaren 19tik maiatzaren 2ra bitartean. 4 jarduera hauetatik bi, sarrera bidez izango dira. Sarrerak bihar martxoak 26 jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera.
Informazio gehiago ondorengo esteketan:
- Oharra eta material grafikoa (dropbox)
- Txapeldunen saioa. Bertso emanaldia. Apirilak 19, 19:30etan, Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz), 5€.
- Ego eta hego: txapelketako edukiei begiratu bat txalodependentziaren ikuspegitik. Hitzaldia. Apirilak 24, 19:00etan, Ernest Lluch K.E, Sarrera librea bete arte.
- Bertsolari Txapelketen antologia kantatua. Hitzaldi musikatua. Apirilak 28, 19:00etan, Antzoki Zaharrean, 5€.
- Gai-jartzailetzaren bilakaera. Mahai ingurua. Maiatzak 2, 19:00etan, San Telmo Museoan, Sarrera librea bete arte.