Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2026 abuztuak 13 • 21:25

Gaur arratsaldean Aste Nagusiko III. Txipiroiak bere tintan Lehiaketa ospatu da Amara Berriko Aitzol parkean; lehiaketa, AMARA BERRI Auzo Elkartearekin, SUPER AMARArekin eta Donostiako Udalako Osasun Publiko Departamentuaren laguntzarekin egin da eta 12 bikotek hartu dute parte.

Lehiaketan, Zubi Musu Elkarteko Juana Cañadak eta Xabier Mendizabalek osatutako bikoteak irabazi du. Bigarren saria, berriz, Igor Gómez Hernándezek eta Manuel Rosano Bernabék osatutako “Ergobia GKE” bikoteak jaso du, eta hirugarrena, “Bardulia” bikoterentzat izan da, Germán Etxegarai eta Esteban Pernasekin.

Kontaktua Donostia / San Sebastián Festak