Hizkuntzak
Txipiroirik onenek txapeldunak dituzte: Juana Cañada eta Xabier Mendizabal
Zubi Musu Elkarteko Juana Cañadak eta Xabier Mendizabalek osatutako bikoteak irabazi du gaur, Donostiako Aste Nagusiko jaien barruan, Aitzol parkean egin den Aste Nagusiko III. Txipiroiak bere tintan lehiaketa.
Guztira 12 bikotek hartu dute parte lehiaketaren hirugarren edizio honetan. Aurten ere, sukaldeak izan dira protagonista. Epaimahaiak, elaborazioak baloratu ondoren, lehen saria eman die Juanari eta Xabierri. Bigarren saria, berriz, Igor Gómez Hernándezek eta Manuel Rosano Bernabék osatutako “Ergobia GKE” taldeak jaso du, eta hirugarrena, “Bardulia” taldearentzat izan da, Germán Etxegarai eta Esteban Pernasekin.
