Web mapa
Hizkuntzak
D Prentsa-deialdia

Donostiako Liburu Zahar eta Okasiozkoen 41a. Azokaren aurkezpena. Azoka abuztuaren 28tik irailaren 13ra egingo da Gipuzkoa plazan. Azokak Euskal Herriko, Madrilgo, Valentziako, Huescako eta Leongo 40 bat postu izango ditu.

Antzinako eta okasiozkotzat jotzen diren liburuak egongo dira salgai. Lehen multzoan, 100 urte baino gehiagoko lanak daude edo berriagoak baina arraroak edo eskuratzen zailak. Okasiozkoen liburuei dagokienez, argitaletxeak jada katalogotik kanpo daudenak dira, eta jatorrian izan zutena baino askoz ere prezio baxuagoan saltzen dira.

Euskadiko Liburu Ganbara elkarteak antolatzen du, Euskadiko Liburu Azoken Batzordearen laguntzarekin, urtean zehar egiten duen liburu azoken kanpainaren barnean.

Liburu azoka 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era egongo da irekita. Eguraldi edo bestelako zirkunstantzien arabera, antolatzaileek alda dezakete iragarritako ordutegia.

Partaideak

  • Asier Muniategi, Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea
  • Gari Arzalluz, Euskadiko Liburu Ganbararen ordezkaria

Kontaktua Kultura Komunikazioa