Hizkuntzak
dFERIA
2025eko dFERIAk marka historikoa ezarri zuen bere adierazle nagusietan: bertaratutako publikoa, akreditatutako pertsonak eta konpainia parte-hartzaileak. Gainera, nota altuarekin pasa zuen nazioartekotze helburua, azken urteotan Europari begira egindako apustua, Suitza, Alemania eta Austria herrialde gonbidatu izan zituena. Bestalde, garrantzitsua da nabarmentzea maila artistiko handia eta dFERIA berriz ere estatuko eta nazioarteko erreferentetzat jartzen duten proposamenen aniztasuna. dFERIAk sentsazio bikainekin itxi zuen 2025eko jaialdia. 17.749 parte-hartzaile izan ziren antolatutako jarduera guztietan: 10.482 ikuskizunetan, batez beste %85eko okupazio-mailarekin, eta 7.267 dFERIAko jarduera profesional eta ekitaldietan.
- Jaitsi dFERIAko memoria [PDF]

Ongietorria © Gorka Bravo
