Hizkuntzak
Video mapping experimental Edorta Subijana
ots. 29 - eka. 6 2024
Osteguna
18:00 - 20:00
117.00
Gaztelania

Video mapping teknikaren bidez, hiru dimentsioko gainazal konplexuen gainean ikus-edukiak proiektatuz, proiekzioaren eta euskarri fisikoaren arteko interakzioak landuko ditugu. Tailerraren helburua teknika honen aukeren azterketari ekitea da: ikuspegi esperimental batetik, egiteko modu berriak aztertuz, eta praktikatik abiatuta, parte hartzen duten pertsonei benetako instalazio-proiektuak egiten lagunduz.
Ikastaroan, bideomappingaren oinarrietara ohitzeaz gain, hainbat ikus-entzunezko instalazio formatu garatzeko aukera izango dugu: bolumetria tridimentsionaletan, elementu natural edo ehunetan proiektatutakoak; proiektore bakarrarekin edo proiektore ugari fusionatuz egindakoak; eduki estatikoetan, dinamikoetan, generatiboetan edo erreaktiboetan oinarritutakoak…
Ikastaroa garatzeko eta proiektu bakoitzaren beharren arabera, hainbat software-tresna erabiliko ditugu, baina ikasleek ez dute aldez aurreko ezagutzarik beharko; izan ere, tailer honetan formatu berriak eskaintzen dituen aukeren azterketan sakonduko dugu, eta ez eduki digital konplexuen ekoizpen lanetan. Eskala handiko instalazioei ekiteko, ikasleek argi-potentzia handiko proiektore profesionalak eskuragarri izango dituzte.
* Argiartean light-art jaialdi eta laborategiarekin batera antolatu da ikastaroa.
* Ikastaroa Argiartean jaialdiko komisario den Edorta Subijana arkitektoak emango du.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Antzerkia eta dantza
Baile en Línea (+55) A Prokulturako irakaslea
urriak 16 - maiatzak 20
Larratxo K.E.