Web mapa
Hizkuntzak

Loiola

Kultur Etxea

Besterik

ots. 27 - eka. 4 2024

Asteartea

18:15 - 20:15

Loiola K.E.

121.00

Gaztelania / <30 urte

Pertsona batek drone bat maneiatzen By Amar Preciado from Pexels Bertan behera

Dronen munduan hasi nahi duen pertsonarentzat funtsezko ezaguntzak eskuratzeko ikastaroa, hastapenezkoa izanda ere, guztiz integrala. Dronen atal tekniko, legal eta praktiko guztiak jorratuko dira: dron motak, sistemak eta funtzioak ikusiko ditugu, bai eta horien funtzionamenduaren eta kontrolaren printzipio fisikoak ere. Ordenagailuan instalatutako hegaldia simulatzeko programa bat erabiliko dugu. Amaitzeko, espazio irekian arituko gara, eta minidron-lasterketa dibertigarriak egingo dira, taldekideekin lehiatzeko eta lortutako trebetasun-maila praktikan erakusteko.

Programa (lauhilabetekoa)
• Dronaren funtzionamendua ezagutzea.
• Motak, egitura, konfigurazioak, tipologia:
• Talde eragilea.
• Energia taldea.
• Komunikazioak.
• Nola hegan egiten duen eta nola kontrolatzen den ulertzea.
• Dronen erabilerari buruzko Europakoa eta Estatuko araudiak.
• Dron multirrotorren pilotaje sintetikoa.
• Hegal finkoko dronen pilotaje sintetikoa (hegazkinak).
• Dron txikien pilotajea (zirkuitu txikia).

Ikasleak eraman beharreko materiala
Ordenagailu eramangarria, 1080P pantaila eta Windows 7 sistema eragilea edo handiagoa dituena.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...