Web mapa
Hizkuntzak

Loiola

Kultur Etxea

Arte plastikoak eta eskulanak

ots. 27 - eka. 4 2024

Asteartea

16:15 - 17:45

Loiola K.E.

86.00

Gaztelania

Argazki eta postal zaharrak kutxa batean By Christopher Flynn on Unsplash Bertan behera

Pertsona baten bizi-ondarea osatzen duten elementuak (argazkiak, postalak, prentsa-zatiak, gutunak, tiketak, etiketak, etab.) antolatzen eta egituratzen ikastea da tailerraren helburua, honela, istorio orekatu bat sortuz. Album edo liburu formatua izan dezake, edota hiru dimentsioko itxura hartu.

Kutxetan eta albumetan gordeta ditugun elementu horiek guztiak biltzeko eta berreskuratzeko beldurra galtzen ikasiko dugu, honela, gure bizitzan izan duten balioaz ohartzeko. Bizitzaren alderdi bakoitzak kapitulu bat osatu dezake, eta kapitulu bakoitzak gauza desberdinak kontatu ditzake ongi antolatutako elementuei esker.

Programa (lauhilabetekoa)
• Gordeta ditugun elementuak berreskuratzea (argazkiak, prentsa-zatiak, gutunak, etab.).
• Elementuak multzokatzeko teknikak ikastea.
◦ Tituluak sortzea
◦ Antolatzea
◦ Itsastea
◦ Koloreak erabiltzea
◦ Teknika mistoak
◦ Eta abar.
• Etxean pilatzen ditugun oroitzapenak antolatzea eta modu praktikoan eta zentzu batekin kudeatzen ikastea.
• Ahaztutako oroitzapenei balioa ematea.
• Pertsona guztiok esperientzia ugari, une onak eta txarrak ditugula barneratzea eta onartzea, eta horiek antolatzeko gai izatea kontakizun gisa ikusi ahal izateko.

Ikasleak eraman beharreko materiala
Proiektua gauzatu ahal izateko behar den materiala. Klaseko lehen egunean horren berri emango zaio ikasleari.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...