Hizkuntzak
Albisteak
-
2025-2026 ikasturteko ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen 2025-2026 ikasturteko ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau irailaren 8an sartuko da indarrean. Bitartean, udako ordutegia dugu martxan. Kontuan hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak aldatu daitezkeela.
-
26. Mikologia jardunaldiak irail hasieratik Loiolan
Loiolako 26. Mikologia jardunaldietan hainbat hitzordu izango dira irailaren 2tik urriaren 17ra Loiolatarra Kirol Elkartearekin batera antolatutako egitarauan: mikologia ikastaroa eta tailerra, hitzaldiak, bazkari mikologikoa, egurrezko eskulturen erakustaldia, perretxiko jaia eta erakusketa bat.
-
2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera
Donostia Kulturak 2025-2026 ikasturterako prestakuntza-eskaintza aurkeztu du. 603 ikastaro (567 helduentzat eta 36 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian. Matrikulazioa bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroen matrikulazioa irailaren 8an 16:00etan hasiko da, irailaren 18ra arte, eta gaztelaniazkoena, irailaren 22tik urriaren 5era. Webgune honetan eta edozein kultur etxetan eman ahalko da izena.
-
2025eko udako ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 23tik irailaren 7ra izango da indarrean, biak barne.
-
Fresk-Uda, literatura eta aisia Intxaurrondo, Altza eta Loiolan
Intxaurrondo, Tomasene eta Loiola kultur etxeetako liburutegiek haur eta familientzako jarduera bereziak prestatu dituzte udan: Tomasenen eta Loiolan, uztailean; Intxaurrondon, uztaila eta abuztuan. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da.
