Hizkuntzak
Antzerkigintza Berriak programan izena emateko epea zabalik
Antzerkingintza Berriak-en 8. edizioaren oinarriak argitaratu dira.
Helburua dramaturgo berriei eta beste arte-arlo batzuetatik etorrita (literatura, zinema…) sorkuntza eszenikoan barrendu nahi dutenei antzerki-mundurako sarbidea erraztea da. Gasteizko Teatro Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak sustatu dute ekimen hau.
Izena emateko epea gaur, urriak 2, ireki da eta urriaren 31n amaituko da. Hautaturiko pertsonek, gehienez ere zortzi, obra dramatiko bat garatu beharko dute bost hilabetean, arte eszenikoetako profesionalen gidaritzapean. Laborategi horiek 2024ko otsaila eta apirila bitartean egingo dira.
Hautaturiko pertsonek 3.300 €-ko diru-laguntza bat izango dute, proiektuan jardutearen eta laborategietako dieten truke.