Hizkuntzak
Pilates y ejercicios hipopresivos Prokulturako irakaslea
Pilates metodoa entrenamendu fisiko eta mentaleko sistema bat da, Joseph Hubertus Pilatesek XX. mendearen hasieran sortua. Zenbait espezialitatetan (gimnasia, traumatologia, balleta, yoga...) zituen ezagutzetan oinarrituta asmatu zuen, dinamismoa eta muskulu-indarra kontrol mentalarekin, arnasketarekin eta erlaxazioarekin lotuz. Metodo hipopresiboaren bitartez, pelbis-zoruaren tonua handitzen da eta gerriaren zabalera txikitu.
Biak uztartuz, nahi bezalako emaitzak lortu daitezke.
Programa
● Gorputzaren jarrera hobetzea eta zuzentzea.
● Arnasketa hobetzea eta malgutasuna irabazten laguntzea.
● Jarrera-ohitura txarrak berreztea.
● Pilates elementuekin lanean hastea.
● Mugimendu-maila irabaztea.
● Kore dorsolumbarraren eta abdominalen eremua indartzea.
● Muskulatura bizkortzea lesioak prebenitzeko.
● Oreka lanak.
● Maila ertaineko pilates lana.
● Koordinazio-lanak.
● Maila aurreratuagoko sarrera eta lana.
● Koordinazioa osatzeko lana, gorputza/burua.
● Pelbis-zorua eta gerriarekin zerikusia duten arazoak konpontzea.
Ikasleek eraman beharreko materiala
Arropa eta oinetako egokiak, banda elastikoa, pilota txikia eta esterila.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Encuadernación Prokulturako irakaslea
urriak 15 - maiatzak 13
Lugaritz K.E.
