Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Larrotxene Bideo eta ESCAC: zinean eta ikus-entzunezkoetan laneratzeko ikastaroak
Donostia Kulturak eta Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya (ESCAC) erakundeak hitzarmen bat sinatu dute, ikus-entzunezkoen sektorean lanbide gaitasunak eskuratzeko hiru ikastaro eskaintzeko. Larrotxene Kultur Etxean (Larrotxene Bideo) egingo dira, 2025eko urria eta 2026ko urtarrila bitartean.
-
2025-2026 ikasturteko ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen 2025-2026 ikasturteko ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau irailaren 8an sartuko da indarrean. Bitartean, udako ordutegia dugu martxan. Kontuan hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak aldatu daitezkeela.
-
2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera
Donostia Kulturak 2025-2026 ikasturterako prestakuntza-eskaintza aurkeztu du. 603 ikastaro (567 helduentzat eta 36 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian. Matrikulazioa bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroen matrikulazioa irailaren 8an 16:00etan hasiko da, irailaren 18ra arte, eta gaztelaniazkoena, irailaren 22tik urriaren 5era. Webgune honetan eta edozein kultur etxetan eman ahalko da izena.
-
2025eko udako ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 23tik irailaren 7ra izango da indarrean, biak barne.
-
Haurrentzako jarduerak liburutegietan udan
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Donostiako Udal Liburutegiek haurrentzako eskaintza zabala eskainiko dute irakurketa eta liburuen inguruan: magia ikuskizuna, azalaztapen ikastaroa, Urgullen kontu-kontari, Fresk-Uda eta Liburu Baby Kluba, besteak beste.
