Hizkuntzak
Baile en Línea (+55) A Prokulturako irakaslea

Oharra:
Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Casares-Tomasene Kultur Etxera joan, e-posta bidali
Taldean dantzatzen den jarduera honetan, bata bestearekin lerrokatuta egongo dira koreografia berdina interpretatzen duten bitartean.
Linea dantza country musikarekin lotuta zegoen baina pixkanaka beste musika estiloetara hedatuz joan da, adibidez, funky, swing eta abarretara. Talde jarduera honetan, bata bestearekin lerrokatuta dantzatzen ikasiko dugu koreografia desberdinak interpretatzen ditugun bitartean.
Programa
• Maila errazeko koreografiak ikastea.
• Dantza estilo ezberdinen oinarrizko pausoak ikastea.
• Ispilura begira eta ispiluari bizkarra emanez dantzatzen ikastea (berdina dantzatu 2 aurpegi ezberdinetara).
• Beste dantza estilo batzuetako oinarrizko pausoak ikastea.
• Aurreko koreografien errepasoa.
• Koreografia pixka bat zailagoak ikastea.
• Gorputzeko atal ezberdinen koordinazioa.
• Sekuentzia berdina 4 alde edo aurpegi ezberdinetara dantzatzen ikastea.
• Aurreko koreografien errepasoa.
• Maila altuagoa duten koreografiak ikastea.
• Kurtso amaierako ikuskizuna prestatzea (ikasleek parte hartu nahi badute).
Nori zuzendua: Helduak.
Ikasleak eraman beharreko materiala: Arropa eta zapata egokiak.