Web mapa
Hizkuntzak

Larratxo

Kultur Etxea

Azaroaren 11tik 24ra egingo da aurtengo Literaktum jaialdia, eta Letrak zeruertzean izango du izenburu. Jaialdian parte hartuko duten lehen idazleak ezagutarazi dira: Dolores Redondo, Carmen Mola, Adania Shibli eta Martín Caparrós.

Martín Caparrós
© Marta Calvo

Dolores Redondo, Adania Shibli, Carmen Mola eta Enrique Vila-Matas literaturaren lau izen handi izango dira Literaktum Jaialdian. Las que no duermen NASH  eleberria aurkeztuko da, Dolores Redondoren azken lana. Adania Shibli palestinar idazlearen Detaile xume bat eleberri ezagunena argitaratu berri da euskaraz eta haren gainean solastuko da bera. Carmen Mola 2021ean egin zen batez ere ezagun, Planeta Saria irabazi eta haren benetako identitatea agerian geratu zenean. Oraingoan El Clan nobelari buruz arituko dira solasean. Luis Martín-Santosen jaiotzaren mendeurrenaren harira, Enrique Vila-Matas Tiempo de silencio eleberriari buruz hitz egingo du.

Jaialdia hasi aurretik, Literaktum aperitifa egingo da aurten lehen aldiz. Azaroaren 7an, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxean izango da eta Martín Caparrós argentinar sortzailea eta haren Antes que nada memoria liburua izango dira protagonistak.

2024ko jaialdiaren gaia Letrak zeruertzean  izango da, eta literatura eta gatazka sozialak, politikoak eta gerrak eta horien ondorioak arteko harremanak izango dira aztergai.

Antolatutako programa zabalaren barruan, Kutxa Fundazioaren Donostia Literatura Sarien banaketa egingo da.

Literaktum Txikian Ilustrazio lehiaketaren laugarren edizioa izango da aurten. Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako lehiaketa izango da eta Toti Martinez de Lezeak sortutako Nur pertsonaiaren abenturak dira ilustraziorako gaia. Marrazkiak Donostiako Haur Liburutegi Nagusian eta kultur etxeetako liburutegietan aurkeztu beharko dira urriaren 28tik azaroaren 12ra (biak barne).