Web mapa
Hizkuntzak

Larratxo

Kultur Etxea

Haurrak Haurrak Haur antzerkia

2026 azaroak 14 • 18:00

Larratxo K.E.

5 €

Hizkuntza: euskara

Enperadorearen kondaira

Enperadorearen kondaira Patata Tropikala taldearen itzal-ipuina da itzalekin egindako kontakizuna, magia, malabarrak eta antzerkia tartekatzen dituen ikuskizuna.

Kondairak dio Antzinako Txinan, Kristo aurreko II. mendearen bukaeran, Wu-Ti enperadoreak Wang izeneko bere maitalea galdu zuela heriotzak eramanda. Enperadoreak asko maite zuen eta orduan tristurarik handienean erori zen. Negar eta negar egiten zuen eta egunero bere malko bat lurrera erortzen zen. Gauak eta egunak igarotzen ziren eta ez inork, ez ezerk ez zuten Enperadorea poztea.

Kondairak dio itzalen antzerkia Antzinako Txinan jaio zela enperadoreari poztasuna itzultzeko.

Adina: +4 urte.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...