Hizkuntzak
Baratze ekologikoa Xomorro taldea
Baratze bat nola hasi, planifi katu, bertan gertatzen dena hobeto ulertu eta kalitatezko elikagaiak sortzeko oinarrizko ezagutzak lantzeko ikastaroa da hau. Baratzean hasiberriak garenean zalantza eta ezinegon ugari izatea ohikoa da, hauek errazteko asmoz, landareen oinarrizko zaintzak ikasi eta lurraren emankortasuna hobetzea izango ditugu helburu.
Programa
- Lurra, eguzkia eta ura
- Haziak eta landareak
- Lurraren emankortasuna handitzeko teknikak
- Baratzaren antolaketa eta diseinua
- Ohiko laboreen zaintzak
- Baratzeko tresnak
- Gaixotasun eta izurriteekiko prebentzio trikimailuak eta hauen sendatze moduak
Ikasleak eraman beharreko materiala
Apunteak hartzeko materiala.
Baratzean ibiltzeko arropa aproposa.
Antolatzaileak
Ikastaro hau Cristina Enea Fundazioarekin lankidetzan antolatu du Donostia Kulturak.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Teknika mistoen animazioa (II). Papereko irudiak pantailara Harrobideo
azaroak 21
Larrotxene K.E.
-
Musika
Fundamentos del acondicionamiento acústico de Home Studios Flavio Bánterla
azaroak 28
Egia K.E.
