Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Munduari begira jarri eta ibiltarien esperientziak gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du Intxaurrondoko Ibiltariaren Astearen 31. edizioak, maiatzaren 5etik 8ra. Haizalde Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatuta, bost bidaiariren testigantzak entzuteko aukera izango da Intxaurrondo Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

Marta Insausti motorrarekin eta polizia batekin
Marta Insausti

Aurtengo egitaraua bizipen indartsuz beteta dator, bidaia fisiko zein existentzialak kontatzen dituzten protagonistekin:

Maiatzaren 5ean, Marta Insaustik Vuelta al mundo en moto a los 55 años: un viaje hacia el alma hitzaldia eskainiko du, bizitzako momentu erabakigarri batean egindako bidaia sakona kontatuz.

Maiatzaren 6an, Igone Mariezkurrenak Islandiako Westfjords inguru ezezagunetan barrena egindako bizikleta-bidaia ekarriko digu: Westfjords, Islandia ezezagunena bizikletaz.

Maiatzaren 7an, Mikel Pérez Colmenarrek azken hamarkada nomada baten kontakizuna partekatuko du: 10 años de vida nómada.

Maiatzaren 8an, Garbiñe eta Ander bikoteak tandemean Afrikan zehar egindako abenturaren berri emango dute: 250 egun, tandemen Afrikarantz.

Ibiltariaren Astea aukera paregabea da bidaien bidez beste mundu batzuk eta beste bizitza-modu batzuk ezagutzeko.

Hona hemen Maider Uriartek Felix Etxeberria antolatzaileari eginiko elkarrizketa Ispilu Beltza irratsaioan.