Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Intxaurrondoko 30. Ibiltariaren Astea izango da aurten eta bost hitzordu (Isabel Herguera, Tino Soriano, Roge Blasco, Ander Izagirre eta Irantzu Iribar) izango dira apirilaren 19tik 25era Intxaurrondo Kultur Etxean. Haizalde Elkartearekin batera antolatutako hitzaldiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Roge Blasco

Lehen zita, hilaren 19an, ostiralean, izango da El sueño de la sultana filmaren proiekzioarekin. Isabel Hergueraren zuzendaritzapean, emakumeek gobernatutako irudimenezko herrialde baten istorioa da protagonista.

Astelehenean, hilak 22an, Tino Soriano argazkilaria Los colores del mundo bere erakusketaren inguruan arituko da, mundu osoan zehar ibili ondoren, errealitate ugari islatzen dituena. Erakusketa ere ikusgai izango da apirilaren 22tik maiatzaren 31ra arte.

Asteartean, hilak 23an, Roge Blascok 40 años informando sobre viajes y aventuras hitzaldiaren izenburupean, munduari bira oinez edo Hego Amerika zeharkatuz eman dioten nabigatzaile bakarti, naufrago eta ibiltarien istorioak transmitituko ditu.

Asteazkenean, hilak 24an, Ander Izagirre Vuelta al país de Elkano bere liburuaz arituko da, euskaldunen herriari bira geografiko, historiko eta mentala emanaz.

Azken aurkezpena, ostegunean, hilaren 25ean izango da, Irantzu Iribarrek Europako leku desberdinak motoarekin zeharkatuz bizitako esperientziei buruz hitz egingo du.