Hizkuntzak
2023ko Donostia Apainek lau mural berri eraman ditu Bidebietara
Donostia Apain proiektuaren baitan 2023an 4 horma irudi egin dira Bidebietan: Zësar Bahamonte, Sandra Garayoa, Xoana Almar, Miguel Peralta eta Zebra kolektiboa dira egileak.
Bidebietako auzoan egindako lau esku-hartzek osatu dute aurtengo Donostia Apain programa. Auzoa lau artista nabarmenen artearekin aberastu da, non bakoitzak bere ikuspegi eta sormen propioa irudikatu duen Bidebietako hainbat toki adierazgarrienetan: Kontadores eraikinean, kiroldegian, auzoko frontoian eta sakibaloiko kantxan.
Parte hartu duten artistak eta lokalizazioak
Laugarren edizio honek Bidebieta izan du ardatz, Martutene, Altzak eta Loiolak aurrez egin bezala. Lanen antolaketak Intxaurrondo Kultur Etxetik koordinatu dira eta beste behin, Zaldi Urdinaren aholkularitza artistikoaren laguntzarekin gauzatu da.
Zësar Bahamonte sevillarrak, Sandra Garayoa donostiarrak, Xoana Almar konpostelarrak, Miguel Peralta eta Zebra kolektiboek ingurua edertu, biziberritu eta auzoari balioa eman diote artearen bidez. Hauek dira lanen kokapenak:
- Sandra Garayoa - Bidebietako kiroldegia
- Xoana Almar eta Miguel Peralta- Bidebietako frontoia
- Zësar Bahamonte - Kontadores
- Zebra kolektiboa - Julio Urkijo kalea, 28