Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Musika Musika Dkluba

2026 urriak 24 • 19:00

Intxaurrondo K.E.

18 € (15 € aldez aurretik)

Hizkuntza: euskara

Xabier Badiolaren irudia Dkluba

2026ko Kutixik jaialdian Gartxot, Xabier Badiola, Harat, Ithaka, Eire + Mäirü taldeak ariko dira Intxaurrondo Kultur Etxean. Balio Dute kolektiboak antolatutako jaialdiak tokiko artisten talentua nabarmendu eta ikusgai jartzeko helburua du.

Gartxot

Hainbat taldetan ibili izan da Gartxot Unsain kantautore donostiarra, hala nola Yaw, Madeleine, John Berkhout, Bananas, Pastoriza Anaiak, Grises eta Bi Zaldi. 2018an bakarkako bideari ekin zion Ghau proiektuarekin.

Gitarraren soiltasuna eta artifiziorik gabeko ahotsa baliatuz, bilaketa emozional zintzo bat egin nahi izan du Gartxotek Bizirik gaude azken diskoan, kantautore gisa, lehen aldiz bere izena daraman 11 kantuko soinu-unibertsoa eraikiz.

Gartxot Unsain (gitarra, ahotsa)

Xabier Badiola

Xabier Badiola gitarrista eta kantugile eibartarrak 2023an egin zuen bakarkako debut akustikoa urteetan zehar Rock psikodeliko eta progresiboko hainbat taldetan aritu eta gero. Bere bigarren bakarkako Leiho ondoan xori bat izeneko hamar abestiko lana kaleratu du 2026ko martxoan.

Xabier Badiola (gitarra, ahotsa), Jone Laspiur (ahotsa), Eñaut Zubizarreta (txeloa).

Harat

Harat Ibai Gogortza beratarraren proiektua da. Besteak beste, Borrokan, Mice, Joseba B. Lenoir eta JIEL taldeetan gitarrista moduan aritzen da eta hau du bere lehenengo bakarkako lana, lehen aldiz ahotsa ere bere gain hartuko duena.

Esperimentaziotik rock-era bitarteko soinuak libreki jorratzen ditu Harat-ek, 2022an kaleratutako diskotik tiraka prestatutako zuzenekoan.

Ibai Gogortza (gitarra, ahotsa), Iñigo Telletxea (baxua), Mattin Arbelaitz (bateria).

Ithaka

Ithaka Orioko eta Zarauzko lau kidek 2021. urtean sortutako taldea, alt-rock, stoner, post-punk eta post-rock doinuetan mugitzen da. Maiatzean argitaratutako Ez naiz itzuliko EP laburra aurkeztera dator, besteak beste.

Josune Freire (bateria), Eneko Eizagirre (baxua), Arantza Igartua (gitarra), Leire Olariaga (ahotsa, teklatua).

Eire

Eire Maia eta Eire Salegi zumaiarrek osatzen duten Eire musika taldea da. Popa lantzen dute, ukitu elektroniko eta urbanoekin. Estatu Batuetako pop alternatiboan topatu dituzte euren erreferentziak, euren sintetizadore soinu atmosferikoekin uztartzeko.

Eire Salegi (sintetizadoreak, gitarra), Eire Maia (ahotsa, letrak).

Mäirü

Mäirü Ziburuko musika talde bat da, instrumentu organikoak eta elektronikoak uztartzen dituen elektro-folk eta munduko musika estilokoa. Orkestra txiki baten antzera aritzen dira, soinu tradizionalak eta modernoak batzen dituzte, giro tribal, mistiko eta dantzagarriak sortuz.

Txomin Ugartemendia (sintetizadoreak), Peio Erramuspe (perkusio, bateria), Nagore Etxabe (perkusioa/bateria, txalaparta), Txomin Dhers (txalaparta), Pierre Sangla (txalaparta), Clément Laval (gitarra), Annelise Arnaud-Cazamayou (harmonium, ttunttuna).

Antolatzailea

Donostia Kultura, Balio Dute

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...