Hizkuntzak
Ezpalak + talde gonbidatua
Ezpalak taldeak bolada baterako agur esango die agertokiei Intxaurrondon emango duen kontzertuan. Hurrengo asteetan ezagutzera emango den banda batek lagunduta egingo du.
6 urte, estudioko 4 disko eta zuzeneko disko bikoitz bat, bertako zein munduko dozenaka areto eta jaialditan aritu ondoren eta, batez ere, belaunaldi baten ereserki bihurtu diren hainbat abesti sortu ondoren, Ezpalak taldeak bolada baterako agur esango die agertokiei Donostian orain arte eman duen kontzerturik berezienean.
Juanjo Berasain (ahotsa, sintetizadorea), Eñaut Gaztañaga (gitarra, koruak), Janardana Iglesias (bateria), Unai Román (baxua, koruak).
