Hizkuntzak
Bolo-Bolo Weekend 2025 Adiós Amores + Aiko el grupo + Grande Amore + Honeyglaze + Lukiek + Zeba
Bolo-Bolo jaialdiak bi musika gaualdi eskainiko ditu Intxaurrondo Kultur Etxean (bigarren eguna urriaren 4an), Donostia Kultura eta Bloody Mary Discos y Producciones promotorearen arteko lankidetzari esker. Bi eguneko jaialdi honek musika alternatiboa eta esperimentala ekarriko du Donostiara, estatuko eta nazioarteko eszena garaikidean nabarmendu diren 12 talde bertaratuz.
Bolo-Bolo Weekend Bloody Mary promotoraren 35 urteko ibilbidea ospatzeko proposamena da, rocka, psych-rocka, punk garaikidea eta pop alternatiboa generoetan oinarrituta, publiko gazte eta anitzarentzako pentsatua. Emakumezkoek osatutako edo gidatutako taldeek presentzia handia izango dute programazioan.
Urriaren 3an honako talde hauek ariko dira:
- Adiós Amores
- Aiko el grupo
- Grande Amore
- Honeyglaze
- Lukiek
- Zeba
Prezioak:
- Eguneko sarrerak: 25 € urriaren 2ra arte. 30 € egun berean.
