Web mapa
Hizkuntzak
Autoezagutza eta osasuna

2026 urr 16 - 2027 mai 14

Ostirala

10:00 - 11:30

Aiete K.E.

200 €

Euskara

Ikastaroa tai ji parkean aurreratua

Lehenengo mailan ikasitako Tai Ji ariketetan sakontzeko ikastaroa, aire zabalean aurrera eramatekoak.

Tai Ji Txinako arte martziala da. Mugimendu geldoen bidez eta malgutasuna eta leuntasuna eta irmotasuna landuz, burua lasaitzea eta tentsio fisikoak askatzea lortuko da, harmonia eta lasaitasuna lortuz. Tai Ji Tuan-ek odol-presioa, digestio-arazoak eta bihotzeko gaixotasunak prebenitzen ditu. Hori guztia aire librean egingo da.

Programa

• Beroketa ariketak. Helburua: gorputza askatzea.
• BADUANJIN 2 (Meridianoen luzaketa).
• Zhang ZHUANG Gong (postura estatikoa eta mugimenduan). Hastapeneko posturen oroitzea. (Sabela eustea postura, korrontearen kontra egotea postura).
• Forma (24 mugimendukoa). Lur erritmoaren forma gogoratzea.
• TAI JI sinboloa.
• Meditazioa eserita. Pausak identifikatzea.
• BADUANJIN 2 (Meridianoen luzaketen atalen gehitzea).
• Zhang Zhuang Gong (posturen denboraren gehitzea) Aitzin postura.
• Forma (24 mugimeduak) Yang estiloa. Lur erritmoarekin egiten diren mugimenduen sendotzea. Ur erritmoarekin lanketa hastapena.
• Kontaktua (Tuisou).
• BADUANJIN 2 (meridianoen lanketa).
• Zhang Zhuang Gong. Wuji. Sabela eustea. Korrontearen kontra egotea (postura). Zuhaitza besarkatzea.
• Tai Ji sinboloa (aplikazio hastapena).
• Yang estiloa. Lur eta ur erritmoen lanketa.
• Kontaktua (Tuisou). Erritmoaren gehitzea.
• Erlaxazioa (arnasketaren behaketa).
• Amaierako Qi gong.

Ikasleak eraman beharreko materiala

Arropa erosoa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi