Hizkuntzak
Cómo leer una obra de arte Prokulturako irakaslea
Artelan bat irakurtzeko kontzeptuak eta oinarrizko gakoak ikasteko ikastaroa. Arkitektura, eskultura edota pintura bezalako artelan bat irakurtzeko kontutan hartu beharreko elementuak zeintzuk diren ikusiko dira ikastaro honetan. Oinarrizko irakurketa-gakoak aztertuko dira: puntua, lerroa, forma, kolorea, tonalitatea, testura, tamaina, orientazioa, norabidea, konposizioa, oreka, mugimendua eta perspektiba.
Programa
Zer ikusten dugu begiratzen dugunean?
• Argazki kamera, ikusmenaren, argiaren, begiaren eta eskuaren ezaugarriak, hizkuntza bisual-idatzia, errepresentazioa, abstrakzioa.
• Irakurtzeko oinarrizko gakoak.
Mezu bisuala
• Lerro bat (sinadura baten azterketa), abstrakzioa, irudikapena, kopia, gaia.
• Zer da artelan bat? Nola egiten da artelan bat?
• Bere mugekin, materialarekin eta teknikarekin, gaiarekin eta bere hizkuntzarekin bat datorren obra bat irakurtzen dugu, eta bere une soziokulturala hartzen dugu kontuan.
Hurbiletik ikusi
• Giza begia eta begi mekanikoa. Fotografia. Pintura, eskultura, marrazketa, grabatua eta argazkigintzaren arteko desberdintasunak.
• Bidimentsionaltasuna eta tridimentsionaltasuna.
• Bai arkitektura, eskultura edota pintura arloko artelan bat ulertzeko gakoak.
• Artearen historiatik ibilbide bisuala eta ebolutiboa: Grezia, Erdi Aroa, Errenazimentua, Barrokoa, etab.
• Lan enblematikoak: Las Meninas, el Jardín de las Delicias, etab.
Artearen historiatik ibilbide tematikoa:
• Paisaia pintura
• Erretratoa
• Itsasoa pinturan
• Bodegoiak/ natura hilak
• Arkitektura garaikidetik ibilbidea
• Eskultura zinetikoa
• Pintura eta dantza
Ikasleak eraman beharreko materiala
Koadernoa eta boligrafoa
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Encuadernación Prokulturako irakaslea
urriak 15 - maiatzak 13
Lugaritz K.E.
Albisteak
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
- Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du 2025.02.19
