Web mapa
Hizkuntzak
Zinema, bideoa eta argazkia

2026 azaroak 14

Larunbata

11:00-13:00

San Telmo Museoa

Euskara

Kamara estenopeikoarekin ateratako irudi bat

Lantegi honetan parte-hartzaileek pospolo kutxa batekin argazki kamera estenopeiko bat eraikitzen ikasiko dute. Mekanismo honek argazkigintzarekin esperimentatzea ahalbidetzen du 35 mm-ko pelikula erabiliz, bai koloretan eta bai txuri-beltzean. Nagore Legarretak bere ibilbidean zehar egindako irudiak ekarriko ditu ideiak hartu eta funtzionamendua hobeto ulertzeko. Irudi hauek nola eskaneatu eta landu ere erakutsiko du. Eraikitako kamera etxera eraman ahal izango dute parte-hartzaileek irudiak hartzen jarraitzeko.

Parte-hartzaileek bi karrete (35mm-koak) ekarri beharko dituzte. Bietako bat desegin egingo dugu eta bestea ISO 400ekoa bada hobe.

Helduentzako tailerra.

STM-GCBC argazki-liburu bildumarekin lotutako tailerra.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi