Hizkuntzak
Joskintza (Aurreratua) Prokulturako irakaslea
Joskintza arloan aurretiazko ezagutza duten ikasleei zuzendutako kurtsoa. Jantzien sorkuntzari eta transformazioari buruzko ezagutzetan sakondu egingo da ikastaro honetan eta, honela, norberak sormenezko edota estilo tradizionaleko diseinuak sortzeko aukera izango du.
Programa
• Josteko makina nola erabiltzen den gogoratzea.
• Neurriak ondo hartzea.
• Morfologiaren analisi orokorra.
• Pertsona bakoitzari egokien gelditzen zaion mozketa estiloa jakitea.
• Proiektu bakoitzerako jarraibide egokiak: hari ahulak, oihala jartzea, etab.
• Ehun bakoitzaren ezagutza.
• Patroiaren eta diseinuaren aukeraketa.
• Ehunean patroiak jartzea.
• Ikasle bakoitzaren proiektuetan sakontzea eta prozesu horiek gainerako ikasleekin partekatzea, hori baita ikasle bakoitzarentzat aberasgarriena.
• Jantzigintza teknika desberdinak ikasiko ditugu jantzi bera sortzeko.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Ikasle bakoitzak bere proiektua aurrera eramateko material espezifikoa eraman beharko du: Telak, guraizeak, hariak, orratzak…
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Papera, argazkiak eta loturak Nagore Legarreta
irailak 19
San Telmo Museoa
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Encuadernación Prokulturako irakaslea
urriak 15 - maiatzak 13
Lugaritz K.E.
Albisteak
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
- Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du 2025.02.19
