Hizkuntzak
Grabación de sonido de calidad con software libre Beñat Antxustegi
Gaur egungo teknologiarekin etxean grabaketa profesionalak egin ditzakegu, baita ordenagailu zahar batekin ere. Gainera, erabiltzeko libreak diren tresna ugari ditugu eskuragarri.
Kurtso honetan ‘Home studio’ bat sortuko dugu zerotik hasita, ordenagailu batean “Ubuntu Studio” GNU/Linux sistema instalatuko dugu, eta ondoren Ardour eta Audacity programak erabiliz audioa grabatzen eta editatzen ikasiko dugu. Horretarako soinuaren trataeran erabiltzen diren oinarrizko kontzeptuak barneratuko ditugu. Kurtsoari esker kalitatezko musika, audio-liburuak, irratsaioak nahiz podkastak etxean ekoitzi ahalko dituzu.
Programa
1 – Audio sistema sortzea
Ubuntu sistema instalatu, editatzeko softwarea instalatu eta erabiltzen ikastea.
GNU/Linux sistema gainetik ezagutzea.
Ardour/Audacity ezagutzea.
Kanpoko soinu efektuak lortu eta instalatzen ikastea.
2 – Soinua grabatu eta transformatzea
Audioa txukun nola jaso eta editatzen ikastea.
Mikrofonoen erabilpena, mikrofono motak ikastea eta grabaketa maila ondo kontrolatzea.
Soinu mahai bat erabiltzen ikastea.
Konpresoreak, ekualizadoreak, reberberazioa, modulazioak, distortsioa, ...etab. erabiltzen ikastea.
3 – Edizioan sakontzea
Grabatutako seinaleak garbitzen ikastea, akatsak identifikatu eta zuzentzea.
Giza ahotsa eta instrumentu musikal ezberdinen trataera ikastea.
Trikimailuak egiten ikastea: Telefono soinua, Robot efektua, Mamu soinua...etab.
Iturri ezberdinetako audio nahasketak egitea.
4 – Masterizazioa
Podcast baten adibide bat editatu eta proiektua bukatzea
Kantu baten edizioa eta fintzea.
Audioa esportatzean bolumenaren trataera finkatzea.Masterizazioa ulertzea.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Ez da materialik behar kurtsoa egin ahal izateko, ordenagailu portatil bat ekartzea gomendatzen da hala ere (Windows eta Mac erabili daitezke).
Erabiliko den softwarea: Ubuntu Studio sistema eragilea, Ardour eta Audacity…
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Encuadernación Prokulturako irakaslea
urriak 15 - maiatzak 13
Lugaritz K.E.
Albisteak
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
- Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du 2025.02.19
